XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pentsamendua. Berri eskatzaileak eta agintzaileak.

Iadanik bi kontzeptu hauetaz mintzatu ginen.

Ikus 7.2.-an agertutakoa.

Sanikolas elizako berri idatzizkoak, bere epistola aldetikako aldameneko sarreraren bi alboetako pintadak eta Enparantza Berriko Bizkaiko Aurrezki Kutxaren berri idatzizkoak eta ahozkoak batera eskatzaileak eta agintzaileak dira.

Hau da, berri horiek aldi berean berrihartzaileari eskari bat eta agindu bat egiten dizkiote.

Lehenik beren berriak jasotzeko eskatuz, baina horretarako berriemailea zerbait behartuz, zeren eta beraren lekutara eta denboratara zuzen zuzenean joango bait zaizkio berriak, inolako baimenik aurretik hartzaileari eskatu gabe.

Bigarrenik, berriak nahitaez mezu hoberenaren edukidunak direlako errepikapena emaileak hartzaileari azkartasun eta psikologia egokiaz egingo dio.

Finean, hiri herritako propagandaren indarra izugarria da bere antolamendu bereziagatik.

Idaztiaren eta plastikoaren bidez, profesionalen lanari esker lortua, edonorrenganaino, noiznahiro, nolanahi eta zernahi iritxiarazten da hiri herrian eta bertatik beste herri guztietara.

Lurrerri eta itsaserri munduan berrien zabalkunderako aurkitzen den antolamendu berezia ahozkoaren bidez lortzen dena da.

Populazioaren kopuruaren arabera ezarria dago berrien iturrien banaketa.

Gaur egun bi bakoitzari populazio eratako herriei, bere berri iturri bereziez gainera besteenak ere geroz eta gehiago hurbilagotzen ari zaizkio, jendearen joanetorrigatik, aldizkarigatik eta irratitelebistagatik.